Ruiz Torrado, Maria

    Kartzela Genero-Erakunde Bezala : Bereizkeriak, Erresistentziak Eta Agentzia Euskal Herrian Espetxeratutako Emakumeen Artean [Libros]. —  Bilbao : Udako Euskal Unibertsitatea (Ueu), 2017. —  317 p. ; 2 h; 24 x 17 cm. — 
    Liburu honek Hego Euskal Herrian kartzelatutako emakume preso sozialen errealitatearen berri ematen du, abiapuntu hartuta genero-azterketarik gabe ezin dela espetxe-sistema sakonki ulertu. Alde batetik, genero-eredu hegemonikoen ondorioz, emakumeek eta gizonek ezberdin bizi dute giltzaperatzea; eta, bestetik, kartzela-sistema guztiz sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, genero-rol tradizionalak zein erlazio hierarkikoak indartuta. Hori horrela izanik, lehenik eta behin, lan honek emakume presoen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak aztertzen ditu; bigarrenik, espetxealdiko genero-desberdinkeriak jorratzen ditu; eta, azkenik, itxialdiak eragindako zailtasunei eta mugei aurre egiteko erresistentzia-praktikak lantzen ditu, agentziaren gaiari ere hartuta. Azken batean, ikerketa honek ez du espetxearen baitako genero-zapalkuntza edota izaera murriztailea inolaz ere baztertu nahi; alabaina, ezta emakumeek egoerari nola edo hala aurre egiteko gauzatutako eginahalak ukatu edota gutxietsi nahi ere —horien nolakotasuna zeinahi ere izan—.
    ISBN 978-84-8438-640-7
   1. Europa.
39

  
  • © Fundación IPES Fundazioa, 2019
  • 102 novadoc
  • 868 61 02 92