Ruiz Torrado, Maria
Kartzela Genero-Erakunde Bezala : Bereizkeriak, Erresistentziak Eta Agentzia Euskal Herrian Espetxeratutako Emakumeen Artean [Libros]. — Bilbao : Udako Euskal Unibertsitatea (Ueu), 2017. — 317 p. ; 2 h; 24 x 17 cm. — Liburu honek Hego Euskal Herrian kartzelatutako emakume preso sozialen errealitatearen berri ematen du, abiapuntu hartuta genero-azterketarik gabe ezin dela espetxe-sistema sakonki ulertu. Alde batetik, genero-eredu hegemonikoen ondorioz, emakumeek eta gizonek ezberdin bizi dute giltzaperatzea; eta, bestetik, kartzela-sistema guztiz sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, genero-rol tradizionalak zein erlazio hierarkikoak indartuta. Hori horrela izanik, lehenik eta behin, lan honek emakume presoen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak aztertzen ditu; bigarrenik, espetxealdiko genero-desberdinkeriak jorratzen ditu; eta, azkenik, itxialdiak eragindako zailtasunei eta mugei aurre egiteko erresistentzia-praktikak lantzen ditu, agentziaren gaiari ere hartuta. Azken batean, ikerketa honek ez du espetxearen baitako genero-zapalkuntza edota izaera murriztailea inolaz ere baztertu nahi; alabaina, ezta emakumeek egoerari nola edo hala aurre egiteko gauzatutako eginahalak ukatu edota gutxietsi nahi ere —horien nolakotasuna zeinahi ere izan—. ISBN 978-84-8438-640-7 1. Europa. 39
|