Uxue Alberdi (Prol.) - Maite López Las Heras (Presentación y Trad.) - Texto original siglo IV - Título original Itinerarium
Resumen:
Lehen emakume bidaiari eta idazlea
Maite López Las Herasek latinetik euskarara ekarri duen liburu honetan, Egeria izeneko emakumeak IV. mendean Galiziatik Lurralde Santura egin zuen bidaia kontatu zuen. Sorterrian utzi zituen neska lagunei bidalitako eskutitzen bidez eman zuen hiru urteko bidaia luze haren berri, era horretan abenturazko kontakizunen ernamuina izango ziren bidaia egunkariei bide emanez. Itzulpena egiteaz gain, Maite López Las Herasek aurkezpen sakon bat prestatu du, Egeriaren eta beraren liburuaren garrantzi historikoa azpimarratuz, eta Uxue Alberdik hitzaurrean egungo begietatik aztertu du lehen emakume bidaiariak duela mila eta seiehun urte egindakoa.