Autoria:Alvarez Uria, Amaia
Título:Genero - Ariketak [Libros]
Publicación:Donostia-San Sebastian : Edo!, 2013
Descripción:318 p. ; 20,5 cm.
Notas:Edukia: I. Baina gorputzak dio.. : Amaia-Aimar Elosegi / Gutunak ; Virginie Despentes / King Kong neska ; Itziar Ziga / Norberaren zuloa ; Ainhoa Güemes: Kuiar? Bai, arraro samarra, bitzia. II. Baina ispiluak dio... : Medeak / Gorputz intsumisoen uluak II ; Medeak / Manifestu transfeminista ; Raquel (Lucas) Platero / Basoerdi bat dela eta. Maskulinitateari buruzko historiak ; Itziar Ziga / B(isexualitatea) dela eta bueltaka ; Beatriz Preciado / Generoa eta zaborra. Pixa egin, kaka egin. Maskulinoa/femeninoa ; Beatriz Preciado / Don`t you stop. Egin jauzi, egin gora, egin pixa, egin oihu...ez zaitez gelditu ; Amaia Alvarez uria / Euskal trans literarioak. Trans ezkutuen kartografiak XX. mendeko euskal literaturan. III. Baina pentsamenduak dio... : Mariluz Esteban / Gorputz eta politika feministak. Feminismoa gorputz gisa ; Javier Sáez / Queer teoriaren sorrerako egoera soziopolitikoa. Hiesaren krisitik Foucaltera ; Judith Butler / gender trouble (generoa ezbaian) eta genero-erregulazioak. Glosategia.
Resumen:Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak testu-bilduma gorputz ikusezinak ikusgarri egiteko urratsa baino ez da, isilarazitako gorputzei ahotsa emateko saio txiki bat baino ez. Horretarako, pentsamendu (trans)feministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu ditugu (subjektu feministak eta trans subjektuak bat-egitea dakar transfeminismoak). Horrekin batera, ikusgarri egin nahi izan dugu, pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela (trans)feminismoa. Liburuko parte-hartzaileei erreparatuta, gainera, esparru hauetan jorratu da, batez ere, feminismoaren subjektuen inguruko kezka: mugimendu feminista, unibertsitatea, artea eta literatura. Are gehiago, arlo horietan lanean diharduten pertsonek zein kolektiboek elkarguneak eta solasguneak eraiki dituzte, eta horien arteko zubi-lana sendotu eta areagotu egin da. Egitasmo hau, azken batean, elkargune eta solasgune horien emaitza da, parte-hartzaileok mugimendu feminista, Jabekuntza Eskola eta Emakume Etxeetako sareetan ezagutu baitugu elkar. Genero-ariketak liburuaren helburua ez da (trans)feminismoan ekarpen berriak egitea, ez eta testu esanguratsuenen bilduma egitea ere. Gogoeta egiten lagundu diguten ahotsak ekarri nahi izan ditugu, gure artean tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta liburuak aurkezten izan diren feministak. Horregatik, esperientzia pertsonaletatik pentsamendurantz doan ibilbidea proposatu dugu. aina gorputzak dio atalean, hitza eman diegu gorputz baztertuen ahotsei. Bigarren atalean, aina ispiluak dio izenekoan, hausnarketa eta iruzkin (trans)feminista zenbait bildu ditugu, geure gorputza irudikatzeko ispilu berrietara jotzeko. Azkenik, aina pentsamenduak dio ataleko testuek (trans)feminismoaren testuinguru eta eragin soziopolitikoez jarduten dute. Azken atal bat ere proposatu dugu, losategia. Pentsamendu (trans)feministan giltzarri diren zenbait kontzeptu bildu dira atal horretan, liburuan garaturiko iritziak, gogoetak eta pentsamenduak laburbiltzeko, horietan sakontzeko edo horiek auzitan jartzeko.
ISBN:978-84-940489-5-1
Descriptores: Movimiento Feminista | Estudios De Genero | Teoria Feminista | Teoria Queer | Identidad Femenina | Identidad Masculina | Transexualidad
 
RegistroSignaturaUbicaciónEstado
00013666396 GENBiblioteca de mujeresNo prestado
  
  • © Fundación IPES Fundazioa, 2019
  • 102 novadoc
  • 868 61 02 92