– Anaia izatea gogaikarria da! Tximino bat dirudi, beti pailazokeriak egiten.
– Ahizpa izatea amorragarria da! Dena gaizki iruditzen zaio eta ez dit uzten nahi dudanera jolasten.
Ordea, batzutan, anai-arrebak oso lagungarri dira eta elkarrekin momentu dibertigarriak bizi dituzte. Agian, anaia edo ahizpa izatea ez dago hain gaizki... Baina, hiru anai-arreba izatea? Horrelakorik ez!