Resumen: | EMAGINekin batera argitaratu dugun Hezkuntza-praktika feminista baterako koaderno hau, helduentzako bideratua dagoen liburuxka bat da.
Abiapuntu bat da. Eztabaidatzeko, gogoeta egiteko eta gure hezkuntza-praktka eraldatzeko tresna bat izan nahi du.
Lehenengo atalak, Gaiaren kokapena deritzonak, Euskal Herriko Bilgune Feministaren baitan kokatzen du trans+sexualitateen gaia; atzera begiratu eta non gauden azaltzen du. Bigarren atalak, Galderak, kezkak eta probokazioak, galdera gisa planteatzen ditu matazaren hariak; batzuean korapiloak desegiten ditu eta beste batzuetan, hariak korapilatzen.
Hirugarren atalak, genero-arauza betezen ez duen (eta duten) haur eta gazteen bide-laguntzarako pilulak, proposamenak, hausnarketak eta interpelazioak biltzen ditu, haur eta gazteengandik gertu gauden eta zaudetenei begira. Azkenik, Gehiago jakiteko atala, amaitu gabeko materialen zerrenda bat, denon artean osatzeko! |