Chivite Ezkieta, Beatriz Mugi/Atu [Libros]. — Arre : Pamiela, 2019. — 94 p. ; 21 x 15 cm. — I.
Zuhaitzaren adarrak
muga gurutzatzen du
nongoak dira aranak?
II.
Plataformaren gainean
ezezaguna den guztia
zabal-zabalik dago
gure aurrean.
III.
Marra bat zeharkatu
eta bapatean
aske zara
haurren jolasetan bezala. ISBN 978-84-9172-127-7
|