Autoria: | Mendizabal Aranburu, Antxiñe; | Título: | Odolekoak [Libros] | Publicación: | Donostia : Elkar, 2020 | Descripción: | 314 p. ; 22 cm | Resumen: | 1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka.
Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik; gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. Historia handiaren gainetik, ordea, hainbat jenderen istorioak ezagutuko ditugu: Echalucetarrenak, baina baita haien ahaide, neskame, lagun eta etsaienak ere.
Baina, batez ere, ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da esku artean duzuna: lotura zail, konplexu eta mingarria, sentimendu kontrajarriz osatua, edari bizi batzuen antzera, sartzean eztarria erre eta barrena luzaroan berotuko dizuna. | ISBN: | 978-84-1360-033-8 | Identificadores: | AUTORA VASCA
| Ámbito: | Navarra. Pamplona | Descriptores: | Novelas | Relaciones Familiares | Madres | Hijas | |
| |