Autoria:Araolaza Arrieta, Oier
Título:Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan [Libros]
Publicación:Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, 2020
Descripción:417 p. ; 24 cm
Resumen:Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi du liburu honek. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan. Euskal komunitate nazionalaren espresio sinboliko eraginkorra izan da euskal dantza. Funtzio hori betetzeko helburuarekin eraldatu egin zen euskal dantza XIX. Mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen herenean. Genero-ikuspegiak eraldatzen ari ziren gizartean, eta, ondorioz, gizon eta emakumeen rol eta estereotipo berrien neurrira berregin ziren euskal dantzak. Dantza-tradizio berri hori genero-ikuspegi bitarrarekin eraiki zen, eta genero bakoitzari errepertorio, janzkera eta dantzakera bereiziz osatutako rol estereotipatuak egotzi zitzaizkion: maskulinitatea gorpuztu zuten ezpata-dantzariek eta feminitate-eredu berria poxpolinek. Gizon eta emakumeen arteko banaketa hori neurri handi batean orain 100 urte eraikia eta eraldatua izan zela frogatzeak egungo ikuspegietara ekartzeko ardura transmititzen digu. Emakumeek aurreskurik ez zutela dantzatzen esan da XX. mendean, baina ikerketa honek frogatu du gezurra dela hori, emakumeek aurreskuak dantzatzen zituztela, harik eta ukatu zitzaien arte. Euskal emakumeen dantzaren historia debekuek eta ukazioek, eta estereotipoek eta rolek markatutako historia da. Euskal dantza tradizionalaren eraikuntza horretan genero-identitateak nola aldatu eta konfiguratu ziren azaleratu nahi du lan honek. Debeku guztien gainetik eta ukazio guztien azpitik, dantzan egiteari inoiz utzi ez dioten emakumeen historia da honako hau.
ISBN:978-84-8438-754-1
Identificadores:Bailes populares
Autor vasco
Ámbito:Euskal Herria
Descriptores: Identidad de género | Roles Sexuales | Fotografías | Danza
Lugares: Gipuzkoa. Elgoibar
 
RegistroSignaturaUbicaciónEstado
00017440792 ARA.genBiblioteca de mujeresNo prestado
  
  • © Fundación IPES Fundazioa, 2019
  • 102 novadoc
  • 868 61 02 92