Poema hauek iluntasunean egiten dudan zerbait dira zu atzitu nahian edonor zarela ere eta prest al zaude?
Hitz hauek harri dira ihesi doan uretan
Hezur-lerro hauek nire leraren eta maitasunaren beso etsiak dira
Arrotz bat naiz
nire inguruko arrotzak gurtzen ikasi nahian dabilena
zu edonor zarela ere ni edonor bilakatzen naizela ere