«Begiradazalea» errealitearen ispilu bat da, neska-mutil askok ikusiko dute beren burua islatuta bertan, telefono mugikorren mendeko gizarte horretan. Baina dei, mezu, argazki, musika, sare sozial, aplikazio eta nabigatzeko web-orrien eskaintza amaiezina bada ere, ezer ez da “gauza zoragarrienekin” parekagarria. Horiek soilik erretinaren bidez hauteman daitezke, eta ez pantaila batean zehar.