Perez-Pons, Eva
Erresistentziarako gorputzak : Bollerak [Libros]. — Zarautz : Susa, 2023. — 110 p. ; 20cm. — ( Lisipe ; 13) Jule Goikoetxea (ed.) Bollera identitatearen inguruan egituratuta dago Eva Perez-Ponsen Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera. Zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jasotzen ditu; Euskal Herriko Lesbiana Feministen Mugimenduaren hastapenak biltzen ditu, gaur eguneko bolleren borrokaren erroak eta sinergiak nondik datozen hobeto ulertu ahal izateko; eta heterosexualitatearen analisi teorikoa egiten du. Horrez gain, normaren parte izateko edo hierarkia sexualarekin apurtzeko posizioak aztertzen ditu, eta subjektua beste era batera ulertzeak parte-hartze politikorako planteamendu berriei bidea irekitzen diela proposatzen, ekintza zuzen ez-biolentoaren erabilera erresistentzia kolektiborako tresna gisa lehenetsiz. ISBN 978-84-19570-02-4 1. Autora vasca.2. Teoria feminista.3. Lesbianismo.4. Transfeminismo.5. Sistema Sexo-Genero.6. Teoria Queer. 396 |